- Udalak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak gogorarazten dute gaur amaitzen dela Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren izena eta izana islatzeko helburuz sortutako 2022ko deialdian proiektuak aurkezteko epea. Beka honen bitartez goi mendizaletasuna, abentura, zientzia eta dibulgazio proiektuak bultzatzen dira, 3.000 euroko laguntzarekin. Deialdiaren oinarriak azpeitia.eus web gunean ikus daitezke.