Síguenos en redes sociales:

Artzai-Inudeen desfilerako danborjoleak behar dira

Azpeitiko 'Eleganteen Eguneko' ekitaldi hori prestatzeko entseguak gaur eta 24an egingo dira

- Aurten Inauteriak bueltan izango direla iragarri ondoren, Azpeitiko Udala eta herriko eragileak mozorroen festako egitaraua antolatzeko lanean ari dira eta iragarri dutenez herritarren artean arrakasta handia izaten duen Eleganteen Eguneko artzai-inudeen desfilerako danborjoleak behar dira.

Hori dela eta, Udalak ekitaldi horretan parte hartu nahi duten herritar guztientzat deialdi irekia egin du. Artzai-inudeen desfilea otsailaren 27an egingo da eta hori prestatzeko entseguak gaur bertan eta hilaren 24an egingo dira (20.00etan) Itsasi dantza taldeak Urola Kaleko 6. zenbakian duen egoitzan. Hala, "parte hartzeko asmoa duen orok, bertara agertu beharko du edo 943 157 068 telefono zenbakira deitu".

Bestalde, Itsasi dantza taldeak artzai-inudeen desfilearen atzetik urtero joaten den figurante konpartsan irten nahi duten guztiei gonbidapena luzatzen die. Interesa duten herritarrek 630 065 995 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.