- Datorren asteazkenean, otsailaren 16an, Hondarribiko Kasino Zaharra elkarteko batzordean 2021eko azaroaren 10etik bete gabe geratu diren izendapenak betetzeko hauteskunde partzialetarako bozketa eguna izango da. Bozketa Kasino Zaharrean bertan egingo da, eta botoa eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da bazkide txartela aurkeztea, baita 2019. urteko kuota ordaindua izatea ere. Batzordea adinekoen egoitza kudeatzen duen organoa da, Udalaren laguntzarekin.