- Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko baldintzak argitaratu ditu Zumaiak Udalak. Eskatzaile bakoitzari postu bakarra jartzea baimenduko zaio, eta gehienez hamabost postu egotea baimenduko du Udalak. Baimena eskuratzen dutenek, bi jaietan postua jartzeko baimena izango dute. Prozesuaren epeen baldintzak direla eta jarri du martxan prozesua, eta adierazten du postuak jarriko direla, baldin eta momentuko osasun egoerak horretarako aukera ematen badu. Martxoaren 4ra arte aurkeztu daitezke eskaerak.