Emakume zientzialariak gogora ekarriko dituzte
Eskualdeko 22 saltokik bat egin dute 'Otsailaren 11 erakusleihoak' egitasmoarekin
- Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek, eskualdeko udalekin eta Tolosa&Co eta Oria merkatari elkarteekin elkarlanean, Otsailaren 11 erakusleihoak proiektua jarri dute abian Tolosaldeko 22 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko.
Atzo ospatu zen Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, Tolosaldean, Tolosa, Amasa-Villabona eta Ibarrako saltokiek erakusleihoak apaindu dituzte. Bizilaberen barruan kokatzen da kanpaina, hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueraren barruan. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskaini zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakusten dira bertan. Guztira hamabi emakume omenduko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Txama, de concierto en concierto, este domingo en Zarautz: "Queremos que en nuestros conciertos todo el mundo esté feliz y se lo pase bomba"
-
Oiartzungo kiroldegia bi astez itxita egongo da
-
Los migrantes de Mali que malviven en Amara Berri serán acogidos en Oñati
-
Emergencias de Osakidetza atiende a seis personas en Gipuzkoa por las altas temperaturas