- Jaizkibel mendiaren ekialdeko hegalean uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren faseak beste urrats bat emango du astelehenetik aurrera. Hala, otsailaren 14tik ekainaren 15era trafiko aldaketa garran-tzitsuak sumatuko dira Baserritar Etorbidearen inguruan. Trafikoa Juan Ignacio Iztueta desbideratuko da, bertan bizi direnen salbuespenarekin.