Errenteriako Udalak Olibeteko Gernika plazako kioskoa berritzeko lanak amaitu ditu. Proiektua iaz egin zuten udal teknikariek, eta kioskoko estalkia kentzeaz gain, Lekuona Fabrikaren eraikinarekin eta Gernika plazarekin integratu dute paisaiari dagokionez (irudian). Diseinua garajeetako erabiltzaileekin landu zen, garajeko irteeretako bat bertan dago eta.