- Udalak antolatutako Otsail historikoa zikloa dela eta, bi ekitaldi izango dira hilabete honetan Zabielen. Alde batetik, Leyre Arrieta Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlari mutrikuarrak F.J. Landaburu politikari nazionalistaren biografia osatzen duen Al servicio de la causa vasca liburua aurkeztuko du hilaren 9an (18.00etan). Bestetik, Apaiz Kartzela dokumentala ikusi ahalko da hilaren 16an (18.00etan). Proiekzioarekin batera mahai ingurua izango da. Bertan, Ritxi Lizartza, dokumentalaren zuzendarietako bat, eta Xabier Amuriza, protagonistetako bat, izango dira.