Lasarte-Oriak Martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du
Lanak otsailaren 28ra arte aurkez daitezke eta irabazlea datorren urteko irudi ofiziala izango da
- Lasarte-Oriako Martxoaren 8rako kartelen proposamenak aurkezteko epea ireki da gaur eta otsailaren 28an amaituko da. Hiru kartel hautatuko dira eta irabazlea 2023ko Lasarte-Oriako Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel ofizialtzat hartuko da.
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumearen zentroan martxoaren 1etik 7ra erakutsiko dira. Bertan, lanak, bozkatu ahal izango dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da bigarren eta hirugarren saria hauta-tzeko. Kartel irabazlea epaimahai batek erabakiko du.
Hamabi eta hamazazpi urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.
Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria de arte y artesanía de Zumarraga, en imágenes
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"