- Gurutze Gorritik Haurren Lehen Sorospen ikastaroa antolatu dute Zarautzen. Hamar orduko ikastaroa izango da, lau egunetan egitekoa (otsailak 9, 11,16 eta 18). 18.00etan hasiko dira guztiak eta 20.30era arte iraungo dute. Bertan, haurrekin izaten dituzten arazo ohikoenen aurrean zer egin azalduko da. Izena emateko, 610 10 28 72 telefonora deitu daiteke, edo zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
