Síguenos en redes sociales:

Salestarrek ikasle ohien festa ospatuko dute igandean

Meza eta taldeko argazkia izango dira Floreagan baina pandemiagatik ez da anai arteko bazkaririk egingo

- Salestarrek 1938tik 1947ra bitartean egin zuten beren aurreneko etapa Azkoitiko Floreaga ikastetxean eta garai hartan ikasle gisa aritu ziren hainbat lagun urtero elkartzen dira urtarrilaren amaieran ikasle ohien batasunaren festan.

San Joan Boscoren festa hilaren 31n ospatzen dela eta, Floreagako ikasle ohien aurtengo jaia datorren igandean egingo da (hilaren 30ean). Hori bai, pandemia dela eta, aurten ez da azken urteotan Hotel Loiolan egin izan den anai arteko bazkaririk egingo. Egitaraua motza izango da: 12.00etan meza egongo da Floreagan eta jarraian bildutakoek taldeko argazkia aterako dute.