- Mendi klubak, Zestoako Udalaren laguntzarekin, lanean jarraitzen du otsailaren 13an Zestoa inguruko kobazuloetatik pasatzen den lasterketa antolatzen. Izen-emateak abenduaren 10an zabaldu ziren eta arrakasta handia izaten ari da.

Kobaz Koba lasterketako xehetasun guztiak otsailaren 3an emango dituzte, baina dagoeneko aurreratu dute itxaron zerrenda dagoela bi modalitateetan. Izan ere, "pena handiarekin" parte-hartzaile kopurua mugatu egin behar izan dute. Hala, Artzei (15km) ibilbiderako 320 parte-hartzaile izena emanda daude eta beste horrenbeste Zaldei (25km) ibilbiderako, eta itxaron zerrendan 92 eta 80 pertsona geratu dira hurrenez hurren, 172 korrikalari guztira.

Kobaz Koba Trailen ohitura den bezala, gizonezko eta emakumezkoen sariak berdinak izango dira. Zestoar lasterkarientzako pizgarri, ibilbide bakoitzeko lehenengo zestoar gizonezko eta emakumezkoarentzako sari berezia egongo da.