- Orioko autopista azpiko autokarabana gunearen zerbi-tzua hobetzeko eta herritarrei ere aire zabalean otorduak egiteko aukera eskaintzeko, bi mahai jarri ditu Udalak, ondoko zelaian. Udaletik gogorazi dute, bisitariek ezin dutela gunean kanpatu, alegia, debekatuta dago nork bere mahai eta aulkiak ateratzea; horregatik, aurrerantzean, erabilgarri izango dituzte belardian ezarritako mahai eta banku finkoak.

Bisitariek ez ezik, herritarrak ere bertako eremuaz goza dezakete, Udalaren helburua lasai egoteko leku aproposa eskain-tzea baita.