Autokarabana gunean bi mahai jarri dituzte
Orioko autopista azpiko eremuan daude, bisitarien eta bertako herritarren gozagarri
- Orioko autopista azpiko autokarabana gunearen zerbi-tzua hobetzeko eta herritarrei ere aire zabalean otorduak egiteko aukera eskaintzeko, bi mahai jarri ditu Udalak, ondoko zelaian. Udaletik gogorazi dute, bisitariek ezin dutela gunean kanpatu, alegia, debekatuta dago nork bere mahai eta aulkiak ateratzea; horregatik, aurrerantzean, erabilgarri izango dituzte belardian ezarritako mahai eta banku finkoak.
Bisitariek ez ezik, herritarrak ere bertako eremuaz goza dezakete, Udalaren helburua lasai egoteko leku aproposa eskain-tzea baita.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzun propone integrar el Consorcio Haurreskolak en su modelo
-
Prevenir y detectar a tiempo las adicciones, eje de una charla en Ordizia
-
Detienen en Irun y Hondarribia a dos personas tras localizar sustancias estupefacientes en sus vehículos
-
Los azkoitiarras apuestan por un parque de chorros de agua para hacer frente al calor estival