- 2022ari begira, Alegiako irakurle taldeak kide berriak erakarri nahi ditu taldera. Orain arteko saioetan parte hartu dutenek ekimenaren inguruko balorazio positiboa egin dute. Hamabost hilabeteko ibilbidean sei libururen inguruko saioak egin dira. Amaia Goikoetxeak dinamizatzen duen taldeak liburu bat aukeratzen du, berau irakur-tzeko epe bat ematen da eta ondoren liburuaren bueltako solasaldi atsegin bat izaten dute. Parte hartzeko interesa izan dezakeen edonork, kultur etxean eskatu dezake informazio gehiago edo bestela, martxoaren 10ean irakurle taldeak 18.00etan liburutegian egingo duen saiora hurbildu daiteke.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
