- Nahiz eta inauteriak ospatuko diren argi ez egon oraindik, Lasarte-Oriako Udalak ireki du 2022ko inauterietarako dirulaguntzen deialdia.

Dirulaguntzak eskatzeko epea otsailaren 14ra egongo da irekita eta 12.600 euroko kopurua zuzendua dago programa honentzat.

Bete beharreko baldintzak dirulaguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta dirulaguntzaren eskaera-orria behar bezala bete-tzea dira, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.

Gaur egungo egoera ikusirik eta pandemiaren bilakaera aurreikusiz, urtarrilaren 27an, 19.00etan, bilera bat egingo da kultur etxean konpartsekin batera, egoera aztertzeko eta inauteriak ospatzeaz eztabaidatzeko.

Bilera herritarrei irekia izango da eta interesa duten pertsona guztiak joan daitezke.