Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa izango da Iraetan
- Iraetako Txikito Pilotalekuak Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa hartuko du datorren igandean (17.30ean hasita). Bertan Xabier Zaldua eta Luis Txapartegik Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabalen aurka neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia osatzeko 107,2 kiloko Errota harri biribilarekin txapelketa egongo da. Bertan Mikel Lopetegi Urra, Jagoba Otaegi, Beñat Telleria, Xabat Olaizola eta Paulo Azpiazu harrijasotzaileek parte hartuko dute.