Etxebizitza publikoen zerrendaren zozketa, otsailan
Itxarote-zerrendaren ordena zozketatuko da, ez etxebizitzak berez, Hondarribiko udaletxean
- Datorren otsailaren 11an, eguerdiko 13.00etan Hondarribiko udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da. Kontutan hartu behar da eskaeragile erregistroko izen-emateak bi urtean behin berritu behar direla, eta hala egiten ez dutenek, kanpoan geratzen direla. Izen-emateko epea urtarrilaren 31n itxiko da eta BAZen (Javier Ugarte kalean) egin beharko da. Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek. Zozketatuko dena ez dira etxebizitzak, itxarote-zerrendaren ordena baizik. Beraz, Udaletik argi utzi nahi izan dute ez direla Presa I eremuan etorkizunean egingo diren etxebizitzak zozketatuko oraingoan.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Mamis Etxe: arroces que enamoran, parrilla irresistible y una terraza espectacular
-
“En el ámbito gastronómico, vascos y japoneses nos parecemos mucho”
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas
-
Pasaia se volcará los próximos tres meses en el cuidado del mar y el medio ambiente