Síguenos en redes sociales:

'Go!azen 8.0'-ren sarrerak berriz salgai jarriko dituzte

- Irurako Ikastolak jakinarazi du hainbat aldaketa egin behar izan dituztela urtarrilaren 8an Tolosan eskaintzekoak ziren Go!azen 8.0-ren emanaldian. Eusko Jaurlaritzaren azken dekreatuaren arabera aforoa %60ra murriztu behar izan dutenez eta sarrera guztiak saldu zirenez, erositako sarrera guztiak eta kudeaketa gastuak bueltatuko dituzte ordaintzeko erabilitako txartel berera. Emanaldia mantentzen dute hala ere, eta %60ko aforoari dagozkion sarrerak jarriko dituzte salgai urtarrilaren 2an, 10.00etatik aurrera, ohiko bideetan. Gogorarazi dute, era berean, Leidorrera sartzeko covid ziurtagiri digitala eskatuko dietela 12 urtetik gorakoei.