- Zarauzko Saskibaloi Taldeak Orioko haurrentzat saskibaloi saio irekiak egingo ditu. Abenduaren 27an eta 28an ospatuko diren hitzorduok, LH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutakoak izango dira. Hala, bi egunetan ordutegi bera izango da: LH3 eta LH4 mailako haurrak 9.30etik 10.45era egongo dira eta LH5 eta LH6 bitartekoak, 11.00etatik 12.20etara. Edozein kasutan, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Harremanetarako 622 134 907 telefono zenbakira deitu beharko da.