- Olentzero eta Mari Domingi Ibarran izango dira ostiralean. Emeterio Arrese parkean izango dira 11.00etatik 13.00etara eta Alurre Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du 12.00etan. Hauspoa Kultur Elkarteak antolatu du ekitaldia eta gogoratu dute musukoa eramatea ezinbestekoa izango dela.