Martxan da Antxiola kaleko semaforo berria
Bertako segurtasun-arazoei konponbidea emateko asmoz hartu da erabakia
- Antxiola eta Aita Lertxundi kaleen arteko bidegurutzean semaforo berria jarri du Orioko Udalak. Bertako Udaltzainek antzemandako segurtasun-arazoei konponbidea ematera dator aldaketa. "Antxiola kaletik N-634 errepidera ateratzerakoan, herri aldera, ibilgailuek kontrako norabidea inbaditzen dute eta arriskua sortzen da", azaldu dute Udaletik. Kasu horietan sortzen den arriskua saihesteko, aurrerantzean, Antxiola kaletik jaisten diren ibilgailuek semaforoa izango dute bidegurutzean eta, hartara, segurtasun osoz egin ahal izango dute ibilgailuek maniobra guztia.