‘Prakabeltz’ txerria aurkeztuko dute asteartean
Arrasateko Amaia antzokiak bertso saioa hartuko du gaur, eta 22an pilota partidak izango dira
- Santamas eguneko feria bertan behera gelditu da “osasun egoera” dela eta, baina hainbat ekitaldi prestatu dira datozen egunetarako. Gaur, AEDk antolatuta bertso saioa hartuko du Amaia an-tzokiak (19.30ean). Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano eta Igor Elortza bertsolariak igoko dira oholtza gainera. Asteartean, aldiz, Prakabeltz txerria aurkeztuko dute Herriko plazan, 19.00etan, eta hurrengo egunean honen zozketa egingo dute (20.00). Asteazkenean profesional mailako pilota partidak ere jokatuko dira Uarkapen (17.30). Sarrerak aurretik eskura daitezke Monte eta Buenuena tabernetan, 20 euroren truke (25 euro leihatilan).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Emaús en Urnieta: un año de compromiso medioambiental y social
-
Suspendida la recogida de colillas de este viernes en la playa de La Concha
-
El Ayuntamiento de Donostia organiza un curso de aproximación a la lengua y cultura árabes
-
Detenidos dos hombres por asaltar un establecimiento hostelero del centro de Donostia