Giza Eskubideen aldeko hainbat ekintza antolatu dituzte Mutrikun
Ostiralean elkarretaratzea dago eta 13an ‘Gureak ere badira adingabe horiek’ erakusketa irekiko dute
- Hilaren 2an SOS Arrazakeriak eta Harrera Sare Herritarrak ekoitzitako En la calle dokumentala proiektatu eta horren inguruan solasaldia burutu ondoren, Mutrikuko Udaleko Migrazio arloak Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako egitarauak datorren ostiralean izango du jarraipena.
Egun horretan, Mutrikuko Kulturartekotasun eta Elkarbizitza taldeak deituta, elkarretaratzea egingo da Goiko Plazan (19.30ean). Bertan, taldeko kideek hitza hartu eta aldarrikapen testu bat irakurriko dute, Mutrikun migratzaileek bizi duten egoera ezagutarazteko.
Azkenik, Gureak ere badira adingabe horiek erakusketa ikusi ahalko da hilaren 13tik 17ra bitartean Zabiel kultur etxean (18.00etatik 20.00etara egongo da irekita). Erakusketa honetan, SOS Arrazakeriak-en eskutik, hainbat gaztek etorkizun hobeago baten bila, Afrika atzean utzi eta Europara iristeko bidean, bizi izan dituzten egoerak ekarriko dira lehen lerrora.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
En enero arrancará la esperada rehabilitación de la Universidad de Oñati
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal
-
Altuna Lurrindegia se alza con el premio gordo del concurso de escaparates de Arrasate
-
La reacción de CAF al 'Contrato del Siglo': resalta "la larga trayectoria de éxitos en Benelux"