Síguenos en redes sociales:

Gogora Institutuaren bisita jaso du Lezok

Bilera burutu zen udaletxean eta gerra garaiko langileen pabilioiak bisitatu zituzten

Gogora Institutuaren bisita jaso du Lezok

- Duela egun batzuk Lezoko memoria historikoaren inguruko bilera burutu zuten Udaleko, Gogora Institutuko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta herriko Etxetxo elkarteko ordezkariek. Gainera, bisita bat egin zen gerra garaian behartutako langileek eraikitako pabilioietara.

Udaletik gogorazi zutenez, Etxetxorekin konpromisoa hartu zuen Lezoko memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko. Une horretatik, bilerak eta hainbat ekitaldi egin dira, hala nola 1936ko Udalbatzari edo Felix Arriaga langileari egindako omenaldiak. Dokumentalak eta antzezlan bat ere proiektatu dira.