Eibarko XVII. Pintxo lehiaketa gaur hasiko da
Herritarrek ostegunera bitartean dastatu ahalko dituzte pintxoak herriko 16 taberna eta jatetxetan
- Arrate kultur elkarteak antolatuta, Eibarko XVII. Pintxo lehiaketa gaurtik ostegunera bitartean jokatuko da herriko 16 taberna eta jatetxeren partaidetzarekin.
Lehiaketan parte hartzera animatu diren establezimenduek 1,5 eta bi euroren arteko prezioan salduko dituzte okasiorako prestatutako pintxoak. Hauek "egunean zehar lokaleko barran ikusgai egoteaz gain, bezeroen kontsumorako egon beharko dute".
Epaimahaiak 150 euroko bi sari emango ditu (pintxo onenaren-tzat eta bertako produktuak hobekien erabili duenarentzat).
Urtero bezala, bezeroek botoa eman ahalko dute Publikoaren saria (150 euro) erabakitzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria Ribera de Irun celebra este sábado su octava edición a orillas del río Bidasoa
-
Astigarraga propone una reflexión en torno a los cuidados
-
Amarians debuta este sábado: el torneo de Arrasate que celebra el rugby femenino a partir de los 35
-
Zarautz organiza un acto en memoria de Jon Paredes 'Txiki'