Udalak sei pertsona kontratatuko ditu Azpeitian
Brigadarako hiru peoi hartzeko deialdia abian da eta interesatuek ostiralera arte eman dezakete izena
- Azpeitiko Udalak sei persona kontratatuko ditu "urtea bukatu bitartean", aldi baterako eta Lanbideren bidez.
Alde batetik, Udal brigadarako hiru peoi kontratatzeko deialdia abian dago jada (Ekobailara IX azpiproiektuaren baitan egingo dute lan) eta interesatuek hilaren 19rako eman dezakete izena Lanbiden. Lan eskaintzara aurkezteko Lanbiden izena emanda egon behar da eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzailea izan.
Bestetik, Udalak 35 urte baino gutxiagoko hiru langabetu kontratatuko ditu Formateu X-TIC azpiproiekturako. Lan-eskaintza horretarako izen-ematea azaroaren bukaeran abiatuko da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El peaje de entrada de Irun a la AP-8 se cierra cuatro noches
-
La Diputación de Gipuzkoa se suma a la concentración ante la última agresión sexista en Irun
-
Arrasate: El PNV reclama medidas que garanticen la seguridad del bidegorri de la calle Zerrajera
-
Un año y medio por enviar droga 'por correo' desde Errenteria a Madrid