HAPOaren erakusketak datu onak utzi ditu Hondarribian
Guztira 844 pertsonek bisitatu zuten Arma Plazako bulegoetan antolatutako instalazioa
- Hondarribiko Udaletik atzo jakinarazi zutenez, guztira 844 pertsonek bisitatu zuten Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren erakusketa fisikoa Arma Plaza Fundazioaren bigarren solairuan. Horrez gain, 209 pertsonak hartu zuten parte herritarren partaidetza-prozesuaren barruan antolatutako hiru tailer eta bi hi-tzaldi informatibotan, eta 4.015 sarrera izan ziren hondarribia.eus guneko HAPOren atalean, guztira 18.675 azpi-orrialde ikusi zituztenak. Azkenik, 95 pertsonak egin zituzten kontsultak arkitekto espezializatu batekin. Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziarentzat "datuak oso onak dira". Zinegotziak gogorarazi zuenez, erakusketa iralaren 3tik azaroaren 8ra egon zen irekita eta epe horretan "asko izan ziren era batera edo bestera interesa erakutsi zutenak". Orain, hiritarrek egindako ekarpenak Hirigintza Sailan aztertuko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La fiesta y la diversión aterrizan este jueves en Elgeta
-
Este domingo toca ‘mojarse’ por la esclerosis múltiple
-
La subida ciclista al barrio azkoitiarra de Los Mártires-Martitte se acompaña de una carrera a pie este año
-
Eibar inicia el camino para ser declarada zona de mercado residencial tensionado