- Zinema Txikia zikloaren baitan, gaur 17.30ean Antxoko Kultur Etxean Bihurri filma ikusteko aukera izango dute haurrek, euskaraz. Sarrerak doan dira, baina beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea bibe.me plataformaren bitartez. Aretoan ezin da ez janaririk eta ez edaririk sartu. Haurrei zuzendutako ekintza denez, helduek gaztetxoei eman behar diete lehentasuna.