Saharako gatazkari buruz eztabaidatuko dute Azpeitian
'Mendebaldeko Sahara. Askatasunaren bidean borrokan' mahai-ingurua dago bihar Sanagustinen
- Munoandi kultur elkarteak antolatuta, Saharar herriak bizi duen gatazkari buruz eztabaidatzeko mahai-inguru interesgarria izango da bihar (12.00etan) Sanagustin kulturgunean.
Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den ekitaldi horretan (Mendebaldeko Sahara eta Marokoren arteko gerra berpiztu zela urte bat betetzen denean antolatuta), Saharar herriaren errealitatea ondo ezagutzen duten lau lagun arituko dira hizlari lanetan: Garazi Hach Embarek, 12 urterekin Tindufeko kanpamenduetatik Ormaiztegira bizitzera etorri zen Saharar euskalduna; Hetra Boujdema Azpeitiko Sahararra; Juan Karlos Izagirre, Tindufeko kanpamenduetan askotan egon den EH Bilduko politikari eta medikua eta Iñigo Iturrate EAJko parlamentaria.
Moderatzailea Xabier Euzkitze bertsolari, aurkezle eta komunikatzailea izango da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Gipuzkoa muestra apoyo al buque Aita Mari, que "refleja los mejores valores del territorio"
-
La Diputación estudiará la "viabilidad" legal de entregar información sobre una adopción
-
Gipuzkoa activa la línea de ayudas de 1,8 millones para la mejora de la competitividad de las pymes
-
Más de 600 profesionales participan en el Kursaal en la conferencia Quantum Matter