GKE-entzako dirulaguntzak banatu dira Hondarribian
Gotzone Larrarte zinegotziak aurreratu duenez, guztira 221.078 euro banatuko dira
- Ostiral goizez Hondarribiko Udalak eta bere laguntza jasotzen duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek lan bilera mantendu zuten Udaletxeko Areto Nagusian bertan. "Duela hilabete batzuk onartu nuen bezala, arazoak izan ditugu dirulaguntzen kudeaketan, baina Gobernu Taldetik hitza eman genuen laguntzak deitu eta emango zirela", azaldu zuen Gotzone Larrartek, Lankidetza zinegotzia, bileraren ondoren, "guztira 221.078 euro" banatuko direla nabarmenduz. "Argi utzi nahi dut, halaber, elkartasuna lehentasuna dela Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldearen-tzat", jarraitu zuen Larratek, Gobernuak bere helburuak lortu dituela gehituz. Zinegotziarekin batera, GKEen izenean Estibalitz Arranzek (Agua del Coco) eta Miren Berozek (Nepaldala) hartu zuten hitza, eta biek eskerrak eman nahi izan zizkioten Udalari "hasieratik izan duen inplikazioagatik": "Horrelako bilerekin asko errazten da gure lana".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Buenas noticias para Legorreta e Itsasondo: la línea de autobús GO04 amplía su recorrido
-
'Lifting' para el histórico arco del Portalón de Arrasate
-
El primer camión híbrido de hidrógeno llega al Dakar de la mano de Fagor Ederbatt
-
Errenteria abre el plazo para presentar los trabajos para los Premios Mariasun Landa