Síguenos en redes sociales:

Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna, igandean Urretxun

- Potx eta Lotx pailazoek Kaleak bizirik ikuskizuna eskainiko dute igandean Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldia 17.00etan izango da. Sarrerak 5 eurotan jarriko dira salgai, Labeaga aretoan bertan: larunbatean 11.30etik 15.00etara eta igandean 16.00etatik 17.00etara. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, haurrentzako antzerki programazioaren barne. Azaroan Borobil taldeak Hansel eta Gretel antzeztuko du eta abenduan Txan Magoaren eta Pirritx eta Porrotxen txanda izango da.