- Txurrumuski aisialdi-taldeak urteak daramatza Orioko haur eta gaztetxoekin lanean, udaleku irekiak antolatzen, Gaztelekua eta Ludoteka kudeatzen. Orain, lan-taldea osatu nahi du eta, horretarako, herriko gazteei laguntza eskatu die: "Ziur gaude Txurrumuskik behin edo behin zure aisiaz gozatzen lagundu dizula, eta orain zure txanda izan daiteke gaurko haur eta gaztetxoei aisiaz gozatzeko aukera eskaintzeko!", azaldu dute ohar baten bidez. Interesa duten herritarrekin bilera egingo dute gaur, KTA eraikinean (Kosta tailerra), 19.30ean hasita.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
