- Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea ireki dute. Aurrez aurreko eskolak eta autoikaskun-tza eskaintzen dute, A1, A2, B1, B2 eta C1 agiriak lortzeko. Ordutegia zabala da eta diru-laguntzak daude. Izena emateko 943 723 310 eta 628 811 062 telefono zenbakietara deitu daiteke edo euskaltegira jo (Urretxuko Labeaga kaleko 40an, gazteluaren plazan).