Stock eta Kale azoka ospatuko da gaur eta bihar
Plaza Nagusian eta herriko kale desberdinetan, denden aurrealdean, egongo dira salgai produktuak
- Ordizian merkatari-tza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako turismo, merkataritza eta kontsumo sailarekin elkarlanean, Stock eta Kale-Azoka antolatu ditu.
Gaur eta bihar ospatuko da ekimena. Stock azoka Plaza Nagusian izango da, eta Kale-Azoka, berriz, herriko kale desberdinetan, denden aurrealdean.
Orainarte ospatutako edizioetan azokak bezeroen erantzun ona jaso duela adierazi dute antolatzaileek. Aurten ere, emaitza positiboak errepikatuko direla espero dute. 16 saltokik parte hartuko dute edizio honetan: hamahiru kaleetan zehar egongo dira, eta hiru Plaza Nagusian.
Stock Azoka 10.00etatik 14.00etara, eta 17.00etatik 20.00etara bitartean ospatuko da. Bestalde, Kale-Azoka 10.00etatik 13.00etara, eta 17.00etatik 20.00etaran izango da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Azkoitia pone a prueba el ingenio de sus vecinos en las fiestas de Carnaval
-
“Cualquier familia puede acoger a los niños y niñas saharauis, solo hace falta tener tiempo y ganas”
-
El Gobierno central incorpora Plaiaundi en el mayor plan de restauración de humedales de la historia
-
EAJ/PNV de Usurbil se congratula de la obra de Barrenkale se haya adelantado a 2027