Loreto Osa, EAJren bozeramaile berria Pasaian
Nahikari Otermin ordezkatuko du eta Hirigintza saila ere bere esku egongo da
- Loreto Osa sanpedrotarra izango da gaurtik aurrera Pasaiako EAJ/PNV taldearen bozeramailea eta "ilusio handiz eta erabakitasunez" hartuko du ardura berria. Osak bi urte daramatza zinegotzi lanetan udalerrian eta Nahikari Otermin ordezkatuko du.
Azken honek, Pasaiako zerrendaburu hamar urtez izan ondoren, bere lankideari eman dio testigua. Osa gainera Hirigintza saileko arduraduna izango da. Otermin Euskara eta Udal Euskaltegiaren arduraduna izango da eta Gazteria saileko buru ere izaten jarraituko du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones