Síguenos en redes sociales:

Udako Aisialdi Zerbitzua eta kirol ikastaroak arrakastaz garatu dira

- Pasa den ostiralean, uztailak 23, amaitu zen Udako Aisialdi Zerbitzua, eta aste honetan zehar, bukatuko dira kirol ikastaroak. Udalak "positiboki" baloratu ditu udako ekimenen garapena. Guztiak, normaltasunez garatu dira, piraguismoa izan ezik; covid-19arengatik eskaintza eten egin zen. Inoiz baino jende gehiagok parte hartu du eskaintzetan: aisialdi zerbitzuan 198 neska-mutilek, eta kiroletan 644.