Síguenos en redes sociales:

100 kilo inguru zabor bildu dituzte Igartzan, ordu eta erdian

- Beasaingo Udalak, herriko ibai eta erreka degradatuak leheneratu eta egoera ekologiko hobean jartzea xede duen ekimena jarri zuen martxan atzo. Udalerriko herritarrek, Aranzadi Zientzia Elkarteare laguntzarekin, Oria ibaiaren garbiketa gauzatu zuten. Ordu eta erdian, 100 kilo inguru zabor bildu zituzten Igartza inguruan. Bihar, garbiketa eta zaintza lanek jarraituko dute ibaian.