Sei asteko lanek Aritzbataldeko pista berrituko dute
Aritzbataldeko pista berrituko dute hurrengo sei asteetan zehar. Obrak hasi dira dagoeneko. Astean zehar, kantxako goiko metalezko egitura garbitzeko aurreko lanak egin dira, baita publizitate-kartelak kendu ere. Izan ere, obra amaitzean, pareta margotu eta publizitate-kartelak berrituko dira.
Zarauzko Udalak Mondo Iberica enpresari esleitu dizkio lurra berri-tzeko lanak, 148.340,22 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne), eta gehienez ere sei astez luzatuko dira. Arqawa arkitektura estudioko Ion Vicente Waliño zarauztarrak idatzi du proiektua.
Leire Arana kirol zinegotziak azaldu duenez, "20 urte dira Aritzbataldeko pistako zoladura aldatu ez dela. Ukaezina da berritu egin behar dela; izan ere, Zarauzko saskibaloiko eta eskubaloiko taldeak oso maila altuetan lehiatzen ari dira beren kategorietan, eta egoerak eskatzen duen mailan dagoen instalazio bat behar dute. Egurrezko zoru berri bat instalatzeaz gain, merkatuko onenetako bat, porteriak eta saskiak aldatuko ditugu, eta publizitate horma txukundu eta megafonia sistema berrituko dugu. Aritzbataldeko pista berrituta, Zarauzko kirol instalazioak eta azpiegiturak hobetzeko lanean jarraitzen dugu, zarauztar guztiek erabili eta gozatzeko".
Udaletik azaldu dutenez, pistan jarriko den zoladura berria Mondoelastic-Hayaelastic motakoa da. "Berariaz kirol-erabilerarako diseinatutako sistema da; izan ere, haren laminek inpaktuen xurgapen-maila handia eta energiaren itzulera kontrolatua ahalbidetzen dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Arrasate: luz verde a la primera ordenanza de terrazas
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia