- Nahia Garrido igerilari urretxuarrak urrezko bi domina lortu ditu Espainiako txapelketan, bizkar igeriketako 100 metroko eta 200 metroko probetan, 14 urtekoen mailan. Gainera, bi probetan 14 urtekoen Euskadiko errekorra txikitu du: 100 metroko proban 1’03”76 egin du eta 200 metroko proban 2’18’’03. Horretaz gain, crawl estiloko 200 metroko proban seigarren postuan sailkatu da eta 400 metro estiloetan zortzigarren postuan.