- Itzulera-emanaldia izango da biharkoa. Oñatiko musika bandak kontzertua eskainiko du Lazarraga lorategian, 19.00etatik aurrera. Pandemiagatik, hainbat hilabetez egon da jendaurrean jo gabe Iñaxio Ibarrondok zuzentzen duen taldea; beraz, emanaldi berezia izango da biharkoa.

Sei piezaz osatutako errepertorioa aurkeztuko du musika bandak: Donostia, Los chicos del coro, Canta Napoli, Beatles Collection, My Fair Lady eta La Gran Via. Udalak antolatu duen Esk-ult-ura egitasmoaren barruan sartzen da kon-tzertu hau. Doan da, baina edukiera mugatua denez sarrera aurretik eskuratu ahal izango da ohiko tokietan: udal webgunean, leihatila digitalean eta Txokolateixan.

Hurrengo hitzorduak San Miguel eta Errosaixo egunetan izango dira. Azken honetan, Ibarrondok agur esango du zuzendari gisa. Bandan bizitza osoa eman eta gero, Aitor Biaini pasako dio batuta.