- Ordiziako Udalak abian jarri du ematen dituen dirulaguntzak programatzeko plan estrategikoa, hiru urtekoa izango dena.

Plana gauzatzeko aurretiazko kontsulta burutuko du Udalak ekarpenak jasotzeko. Herritarrek, erakundeek eta elkarteek euren iritzia eman dezakete, plantea-tzen diren gaien inguruan. Parte hartzeko, uztailaren 15a baino lehen egin beharko da idazkari-tza@ordizia.eus helbidera ida-tziz.

Ordiziako Udalak efizentzia hobetu nahi du plan estrategikoaren bitartez. Horretarako, kudeaketa-elementu eta hobekuntza-tresna-tzat erabiliko du plana.