Zumarragako Udalak Euskadi Mugimentekin bat egin du
Ispilla kiroldegiko bazkideek beste 49 herritako kirol instalazioak doan erabili ahal izango dituzte
- Zumarragako Udalak Euskadi Mugiment egitasmoaren kirol txartelarekin bat egitea onartu du. Horri esker, Ispilla kiroldegiko bazkideek erkidegoko beste 49 udalerritako 93 kirol instalazio doan erabili ahal dituzte. Horretarako, hiru pauso eman behar dituzte: mugikorra hartu, kiroltxartela.eus webgunera jo eta mugikorrean KirolTxartela Mugiment aplikazioa instalatu. Kirol instalaziora sartzean, txartel birtuala eta NAN erakutsi behar dira.
Horra hor orain arte egitasmo honekin bat egin duten 50 udalerriak: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz eta Zumarraga.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
Donostia pide compartir con los ayuntamientos de la comarca la atención a los sintecho
-
Miguel Ríos cancela el Concierto Solidario de Navidad de Super Amara por prescripción médica
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ