Síguenos en redes sociales:

Tobera Musika-eskolaren kurtso amaiera

Ekainaren 21 eta 22an kontzertuak eskainiko dituzte urtean zehar ikasitakoa erakusteko

- Tobera Musika-eskolak ikasturteari amaiera biribila emateko bi emanaldi eskainiko ditu hurrengo egunetan.

Lehenengoa Zerainen izango da ekainaren 21ean, ZerainLab elkartearen lankidetzarekin, 18.30ean, San Blas ermitaren inguruan.

Bigarren kontzertua ekainaren 22an gauzatuko da Zegamako patio estalian, 19.00etan. Pandemiarengatik emanaldira bertaratzeko aurretik lekua erreserbatu beharko da Zegamako Udaletxera deituz.

Horrez gain, datozen egunetan Toberako ikasleek grabatutako bideoklipak argitaratuko dituzte sare sozialetan.