ETEentzako laguntza plana Hondarribian aurkeztuko dute
Bidasoaldeko enpresei bideratutako ekitaldia Kultur Etxean ospatuko du Jaurlaritzak ekainaren 9an
- Datorren ekainaren 9an, Bidasoaldeko enpresek (Irun, Hondarribia eta, edukieraren arabera, inguruko herrietako enpresek) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Planak 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin, ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzeko helburuarekin. Hondarribiako Udalarekin lankidetzan, aurkezpena presentziala izango da eta Kultur Etxean egingo da (Denda kalea, 18) goizeko 9.30etik 11.30era. Jaurlaritzatik aurreratu dutenez, laguntzen %40a I+G+b programetara bideratuko da, baina baina nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere badaude. Parte hartu nahi duten enpresek gabineteindustria@euskadi.eus posta elektronikora idatziz edo 945 019 994 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia
-
El proyecto de ADI gana el concurso para diseñar la carroza de la tamborrada infantil de las fiestas de San Sebastián en Azpeitia