Síguenos en redes sociales:

Trintxerpe eta Antxo igandean garbituko dira auzolanean

Pasaiako haurrek antolatuta, hitzordua 11.00etan da Zumardian eta Gudarien plazan

- Eskubidean planaren barruan, Anunciata, Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo lizeoko haur eta nerabeek ingurumenaren zaintzaz eta garbitasunaz kontzientzia hartzeko ekimena antolatu dute iganderako. Izan ere, auzolanean Trintxerpe eta Antxo garbituko dituzte.

Antxoko Zumardian eta Trintxerpeko Gudarien plazan 11.00etan elkartuko dira. Lehenik, jolasak egingo dituzte eta ondoren barrutiaren garbiketari ekingo diote. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete Pasaiako gazteek.

Aurretik, sentsibilizazio kanpaina bat egin dute, pasaitarrak ingurua garbi mantentzearen garrantziaz jabetzeko.