Gogobetetze maila ezagutzeko inkesta abiatu du Azpeitiko Udalak
Herritarren beharren, kezken eta iritzien berri izateko 400 inkesta egingo ditu hurrengo egunotan
- Azpeitiko Udalak herritarrek "herriarekin, Udalarekin eta eskaintzen dituen zerbitzuekin loturiko gaien inguruan eta udal gobernuarekin duten asebetetze-mailaren eta dituzten kezken eta iritzien berri izateko" 400 inkesta egingo ditu datozen egunotan. Inkestak telefonoz egingo dira, eta "ausaz egokitutako zenbakietara" deituko da.
Atzo bertan abian jarritakoa ez da Azpeitiko Udalak egingo duen lehen inkesta. Izan ere herritarren iritzi orokorrak edo hainbat gai edo behar jakinen inguruko inkestak ere egin ohi ditu, tarteka. Hala, duela hainbat hilabete ere, egin zuen antzerako inkesta, herritarren kezkak eta beharrak ezagutzeko asmoz. "Hilabete ezegonkorrak eta aldakorrak direla ikusirik, berriro egitea erabaki dugu", azaldu dute Udaletik.
Udal erakundeak herritarrei eskatzen die "deia jasotzen badute, tartetxo bat eskaintzeko inkestako galderei erantzuteko, herritar guztien iritzietatik eta aniztasunetik emaitzarik erreal eta onena lortu ahal izateko".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los delitos por agresión sexual se han duplicado en un año en Gipuzkoa tras el cambio legal
-
Una excursión ciudadana por Ibaeta, su historia y su gente
-
“Vuelvo al mundo creativo adulto solo con este disco y la minigira de conciertos”
-
El PNV pide una renovación integral del servicio de autobús de Arrasate