- Covid-19ak azken asteotan herrian duen bilakaera txarra ikusita, Urola Bizirik natur taldeak jakinarazi du bertan behera utzi duela hil honen amaieran egitekoa zen ibai garbiketa. Dena den, natur taldeak esan du aurrerago egingo dutela garbiketa burutzeko beste deialdi bat, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.