- Marina Lameiro zinegile iruindarrak Dardara dokumentala filmatu zuen Berri Txarrak taldeak buruturiko Ikusi Arte Tour biran. Ikus-entzunezkoa Sarobe arte eszenikoen zentroan ikusi ahal izango da maiatzaren 2an. Sarrerek lau euro balio dute, baina Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu herritarren artean. Izena emateko epea gaur amaitzen da eta Udalaren webgunean edo Saroben dagoen kutxatilan eman daiteke.