- 2020. urteko 111 Akademiaren saria nori eman erabakitzeko hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri dute dagoeneko. Finalera pasa diren bi obrak Pello Lizarralde idazle zumarragarraren Argiantza eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat dira. Akademiakideek bi liburu horien artean hautatu beharko dute sariduna, apirilaren 22ra bitartean.